Nerabe taldeak 'Otsaila' abesti berria aurkeztu du
Donostiako Nerabe bandak single berria aurkeztu du. Toki-on diskoa argitaratu ondoren idatzi zuten lehen kantua da Otsaila. Yon Vidarren gidaritzapean grabatu dute Muir Estudioan.
Maiatzean, Bagerak eta IRUTXULOKO HITZAk antolaturiko Bageralako Nor! festan parte hartu zuten, eta abesti berria kontzertu hartan jo zuten. Festaren kronika hemen duzue irakurgai.