11 urteko haur bat ospitalera eraman dute, auto batek harrapatu ondoren
Auto batek 11 urteko mutil bat harrapatu du Jose Elosegi hiribidean, La Asuncion ikastetxearen parean, 8:53ean. Oinezkoen pasabidean izan da istripua, eta Donostiako Udalaren arabera, gertaera ikusi duten hainbat lekukok adierazi dute oinezkoen semaforoa gorria zegoela haurra errepidea gurutzatzen ari zenean. Irungo norabidean zihoan auto batek harrapatu du, eta ospitalera eraman behar izan dute, gorputzean hainbat kolpe zituelako.