Bretxako McDonald's jatetxearen inguruko zabor pilaketak salatu dituzte auzotarrek
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak Bretxako McDonald’s jatetxearen inguruan sortzen diren zabor pilaketak salatu ditu sareetan argitaratutako argazki batekin. Irudian, janari lasterreko jatetxearen plastikozko eta paperezko hondakinak ageri dira, lurretik botata. Auzo elkarteak salatu duenez, fenomeno hau aurretik ere gertatzen zen, eta Bretxako merkatua eraberritu eta itxuraldatzeko lanen ostean, egoerak ez du hobera egin.
Argazkiarekin batera, auzotarrek hurrengo mezua bidali diote Donostiako Udalari: “Parte Zaharreko eta Donostiako eraikin ikonikoenetako batean berritutako McDonald’s batek, aurreko etapan bezala, bere alderik ‘kutunena’ eta garratzena erakusten jarraitzen du. Udala, non zaude?”.