Donostiatruk Gabonetako bigarren eskuko azoka berezia egingo dute larunbatean
Gabonak direla eta, elkartasunezko Donostiatruk bigarren eskuko azoka berezia egingo dute larunbatean, hilaren 14an, Easo plazan, 10etatik 14:00etara. Irabazi asmorik gabeko elkarteei emango diete protagonismoa larunbateko azokan, Easo Koruaren gitarra eta perkusio taldeak zuzenean joko dute 12:00etan. Era berean, Egiako Km0 jatetxe beganoan bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko dute azokan zerbait erosten duten pertsona guztien artean.
Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumenaren Zuzendaritzak antolatzen du Donostiatruk azoka, erabilitako objektuen berrerabilera sustatzeko helburuarekin. Era berean edozein pertsonak saldu ditzake bere objektuak; bakoitzak bost objektu gehienez. Horretarako, antolatzaileen postura hurbildu beharra dago, 9:30etik 10:00etara, eta objektuei prezioa jarri. Azoka bukatzean, postura joan behar da berriz ere, dirua jasotzera edo saldu ez diren gauzak jasotzera.