Gazteek greba orokorrerako planteamendu propio bat eratzeko bilera egingo dute
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak urtarrilaren 30erako deituriko greba orokorrari begira, gazteek euren planteamendu propioa egiteko bilera ireki bat egingo dute Kijera gaztetxean.
Pentsio eta bizitza duinen alde deituriko lanuztean, gazte prekarioek protesta egiteko hamaika arrazoi dituztela uste dute, eta greban nola parte hartu erabakitzeko elkartuko dira gaztetxean. Bilera ostiralean izango da, abenduaren 13an, 17:30ean.