Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, iruditan
6.000 bertsozale elkartu dira Illunben irailean hasi zen Gipuzkoako Bertsolari txapelketako finala ikusteko, iaz baino 1.200 gutxiago. Beñat Gaztelumendiren buruan jarraituko du Gipuzkoako txapelak, izan ere, Añorgakoak lehen postua lortu du, Agin Labururekin buruz buru aritu ostean. Irabazleari Xabier Gaztelumendik, bere aitak, jantzi dio txapela, eta une hori izan da finaleko hunkigarrienetako bat. Une hunkigarriak izan diren arren, saio hotza izan da, orokorrean, barre egiteko uneak izan diren arren, gai serioek ere lekua izan dute bertso saioan.
Joseba Parron argazkilariak Illunbeko finaleko une hoberenak jaso ditu bere kamerarekin: