Gabonetan Non Stop kanpainak doako kirol jarduerak eskainiko dizkie Kirol Txartela dutenei
Abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra egingo den Gabonetan Non Stop kanpainak doako kirol saioak eskainiko dizkie Kirol Txartela duten herritarrei. Egitasmo honek Kirol Ekintzak-en ikastaroen oporraldiak utzitako hutsunea betetzea izango du helburu, eta 4.200 plaza eskainiko ditu 194 saiotan banaturik, hurrengo kiroldegietan: Bidebietan, Bentaberrin, Altzan, Intxaurrondon, Belodromoan, Etxadin, Paco Yoldin eta Egian.
Kanpainaren barruan, 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat eskaintza berezia programatu da, adin hori dutenen artean kirola sustatzeko helburuarekin. Saio hauetarako izena ematea donostiakirola.eus webgunearen bidez edo arreta zerbitzua duten kiroldegietan egin daiteke.