Igarotako bidearen kronologia bat

Energia iraunkortasunerako ordenantza berria abian jarri du udalak

donostiako_udaletxea

Donostiako Udalak duela hamar urte onartu zuen eraikinen eraginkortasun energetikoari eta ingurumen kalitateari buruzko ordenantza. Orain arauen eguneraketa onartu dute, eta ordenantza egokitua abian jarri. Energia aurreztea eta hiria zein ingurumena zaintzea ditu helburu, eta Donostiako garapen jasangarria bermatzeko neurria da. 

“Aitzindaria eta ausarta da ordenantza hau, haren helburuak lortzeko ezartzen dituen eskakizunak direla eta, eta energia eraginkortasuneko eta ingurumen kalitateko beste parametro batzuk aurkeztu ditu, bai eraikuntza berriko eraikinetarako, bai birgaitze lanetan daudenetarako”, azaldu du Enrique Ramos Ekologia zinegotziak. Hiriko CO2 isurketen %21,7 eraikinena da. Beraz, horien energia kontsumoa gutxitzea beharrezkoa dela gaineratu du. 

Ordenantzak dituen neurriak eraikuntzakoak dira, fatxaden, leihoen edo estalkien ingurukoak, nahi ez diren energia galerak edo irabaziak saihesteko. Era berean, instalazio tekniko garbiagoak eta egokiagoak erabiltzea aurreikusi da, funtzionamendu jasangarria finkatzeko.

HITZAkide HITZAkide