Igarotako bidearen kronologia bat

Donostiako Udalak 432 milioi euroko aurrekontua izango du 2020an

Udal gobernuak 20 erdibideko zuzenketa adostu ditu PPren eta EH Bilduren udal taldeekin.

Lehen_udalbatzarra Abenduko udalbatzarrean onartu du datorren urteko aurrekontua.

Urteko azken udalbatzarrean onartu du Donostiako Udalbatzak 2020ko aurrekontua. Hain zuzen ere, 432.540.636 euroko aurrekontua izango du datorren urterako. Iaz baino %7,5 txikiagoa da Anoeta futbol zelaiaren birmoldaketa lanengatik.

Jaime Dominguez-Macaya Ogasun zinegotziak azaldu duenez, “aurrekontu orekatua” izango du udalak. “Izan ere, diru-sarrerak banatuko ditu hiriak donostiarrek dituzten askotariko beharren artean”. Aurrekontuak “egonkortasun helburua” betetzen duela gaineratu du, “bere zorra %31,38 den neurrian, administrazio publikoei ezarritako mugatik oso urrun”.

Bestalde, inbertsio gehiago egingo ditu udalak datorren urtean. “Gastu arrunta %3 handituko da, hiritarrek jasotzen dituzten zerbitzuen kalitatea kontsolidatuz”, adierazi du Dominguez-Macayak.

Erdibideko zuzenketak

Udal gobernuak 20 erdibideko zuzenketa adostu ditu PPren eta EH Bilduren udal taldeekin; 13 eta 7, hurrenez hurren. Alderdi Popularrarekin adosturiko zuzenketak ondorengoak dira:

  • 147.000 euro gutxitzea Kontingentzia Funtsatik
  • 497.000 euro gutxitzea kapital gastuko lursailen eta beste ondasun eta eskubideen jabetza egiteko, desjabetzen indemnizazioak ordaintzeko eta behin behineko ostatu emateko aurrekontu-sailatik
  • 14.000 euro Estella/Lizarra kalean hiri-altzairuak jartzeko
  • 80.000 euro gehiago bideratzea Donostiako Etxegintzari Alokabideren funtzioa modernizatzeko baliabideak handitzeko
  • 20.000 euro Plastiko biodegradarrien erabilera sustatzeko ekintzak egiteko
  • 24.000 euro Soldaduen plazan lanak egiteko
  • 9.500 euro txakurrak eta katuak ez baztertzeko eta adoptatzeko kanpaina egiteko
  • 300.000 euro Amarako saneamendu-sarea konpontzeko
  • 100.000 euro Amarako haur parkeak berritzeko
  • 75.000 euro gehiago bideratzea energia-eraginkortasuna hobetzeko neurrien aurrekontu-sailara, Udalak ELENA europako funts programara sartzeko eman beharreko pausoak aztertzeko
  • 20.000 euro gehiago hiriko hainbat puntu kritiko hobetzeko
  • 1.000 euro gehiago bideratzea Donostiako Sustapen Sozietateara, Donostiara talentua erakartzeko behar diren gune erresidentzialen alternatibak aztertzeko (Talent House II)
  • 1.000 euro gehiago bideratzea Donostiako Etxigintzara, FEDER funtsekin lotura duten ekimenen sorrera aztertzeko, belaunaldien arteko couhousing direlako ekintzak egiteko.

EH Bildurekin, berriz, honako 7 zuzenketak adostu ditu:

  • 140.000 euro gutxitzea Kontingentzia Funtsatik
  • 400.000 euro gutxitzea Loiolako Trabesiatik
  • 40.000 euro indarkeria matxistaren biktimentzako etxebizitzetarako
  • 100.000 euro Kalean bizi direnentzat programarako
  • 330.000 euro Matigoxotegi futbol zelaian hobekuntzak egiteko
  • 70.000 euro Oleta eta Pikabean puntu kritikoak kentzeko eta irisgarritasuna hobetzeko
  • 400.000 euro gehiago 2021erako Loiolako Trabesiarako

Proiektu garrantzitsuak

Aurrekontuaren baitan 90 aurrekontu-sail daude inbertsioak egiteko. Ondorengoak dira, besteak beste:

  • Matigoxotegi futbol zelaia (330.000 €)
  • Amarako saneamendu-sarea (300.000 €)
  • Altzako kiroldegia (2.500.000 €)
  • Altzako Kiroldegiko kanpoko igerilekuak (1.200.000€)
  • Altzako Kiroldegi inguruko hirigintza lanak (900.000€)
  • Merkeareko futbol zelaia (1.250.000€)
  • Zubietako Hockey zelaia (1.206.641€)
  • 17 linean BEI proiektua (1.500.000€)
  • Loiolako ibilbidea (3.350.000 €)
  • Iztuetako biaduktua (3.000.000€)
  • Espartxo zubia (105.000€)
  • Astiñene zubia (1.130.000€)
  • Zolaketa eta Asfaltatzea (1.125.000€)
  • Ikastetxetan hobekuntzak (330.000 €)
  • Zahar-etxetan hobekuntzak (1.248.412€)
  • Irisgarritasunean hobekuntzak (200.000€)
  • Haizearen Orraziaren birgaitzea (600.00€)
  • Ekialdeko Barrutiko proiektuak (1.330.000€)
  • Ezkusaitzetako urbanizaioa (8.900.000 €)
HITZAkide HITZAkide