Hiriko hainbat parke itxi dituzte, haize bolada gogorrak direla eta
Haize bolada gogorrek joan den astean Amaran botatako olibondoa. Donostiako Udaleko Babes Zibilak jakinarazi duenez, alerta laranja iragarri dute hirian, haize bolada gogorrengatik. Hori dela eta, hainbat parke itxi egin dituzte 00:00etan, eta ostiraleko 8:00etara arte egongo dira itxita. Egiako parkea, Oroimenaren parkea eta Serafin Baroja parkea guztiz itxi dituzte, Aietekoa zahar etxera eta kultur etxera sartzeko egongo da irekita soilik, Urgullen Orixe ikastetxera sartzeko zonaldea baino ez dute irekita utziko, eta Miramarren jauregira sartzeko gunea.

