Kontsumo eredua zalantzan jartzeko eta larrialdi klimatikoa salatzeko manifestazioa egingo dute Donostian
Larreko Mahaiak deituta, manifestazioa egingo dute ostiralean, hilaren 20an, Kontsumo eredua da klima aldaketa. Lehenengo garaipena etxean izan behar da! lelopean. Bretxatik abiatuko da protesta, 18:00etan, gizartearen kontsumo eredua zalantzan jartzeko eta larrialdi klimatikoa salatzeko. Urrian sortu zuten Larreko Mahaia, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, Extinction Rebellionek, GuraSOSek, Ikasle Sindikatuak, Greenpeacek, Eguzkik, Ernai Gazte Antolakundeak eta LAB, EHNE eta CCOO sindikatuek elkarlanean.