Igarotako bidearen kronologia bat

Egun bat falta da San Tomas festarako

San Tomas eguna, Altzan. (Argazkia: Irati Salsamendi) San Tomas eguna, Altzan. (Argazkia: Irati Salsamendi)

Bihar, San Tomas eguna, une berezia da askorentzat, eta larunbata izanik, jende asko espero da hiriko kaleetan zehar. 195 postu jarriko dituzte hiri osoan, eta han janaria, eskulangintzako eta beste hainbat motatako produktuak erosi ahal izango dira. Txistorra izango da protagonistetako bat, eta, orotara, 49 txistorra postu jarriko dituzte, gehienak Parte Zaharrean eta Erdialdean; gainera, beste mota batzuetako postu ugari egongo dira, besteak beste, artisauen 40 postu, gozogintzako hamasei, gazta eta esneki saltzaileen hamabost eta taloen hamalau.

10:00etatik 21:00etara, hirian dozenaka jarduera eta lehiaketa egingo dira, eta udalak horietan emakumeek izango duten papera nabarmendu du. Hain zuzen, Trinitate plazan emakumeen I. Pala Txapelketa egingo dute 11:00etan. Ondoren, 12:00etan, emakumeen IV. Esku Pilota txapelketa izango da, eta, 13:30ean, emakumeen IV. Aizkolarien Urrezko Kopa. Bitartean, 13:15ean hasita, Asier Azpiroz Azpi-k eta Maialen Akizuk bertso saioa egingo dute han.

Hona hemen San Tomas eguneko egitarau osoa:

  • 10:00 – 18:00: Donostialdeko Ezti Lehiaketa: Ezti eta erleen erakusketa eta tailerrak Bretxako plazan.
  • 10:00 – 20:00: Txistorra, taloak, ogia, gazta, erroskillak, txorizoa, eztia, sagardoa, eta artisautza salmenta: Konstituzio plazan, Sarriegi plazan, San Joan kalean, Bretxa plazan, Boulevard zumardian, Okendo plazan, Elkano kalean, Gipuzkoa plazan, Txurruka kalean.  
  • 11:00: Emakumeen I. Pala Txapelketa, Trinitate plazan.
  • 11:00 – 13:30: XXIV. Euskal Herriko Txistorra Lehiaketa, Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren aurrealdean (13:30ean sari banaketa). Euskal Herriko Kultural Gastronomiko Etxearen Laguntzarekin.
  • 11:30: Donostiako Baserritar Jantzien III. Lehiaketa, Bulebarreko kioskoan. Antolatzailea: Gero Axular kultur taldea.
  • 12:00: Emakumeen IV. Esku Pilota Txapelketa, Trinitate plazan.
  • 12:00: Kalejira Estanga trikitixa eskolarekin, feria osoan zehar.
  • 13:00: Barazki eta fruitu lehiaketa Jose Salaberria memoriala, Konstituzio plazan, eta Txorimalo lehiaketa, Zuloaga plazan.
  • 13:15: Bertso saioa Maialen Akizu eta Asier Azpiroz Azpi bertsolariekin, Trinitate plazan.
  • 13:30: Emakumeen IV. Urrezko Aizkolari Kopa, Trinitate plazan. Aizkolariak: Maika Ariztegi (Ituren), Irati Astondoa (Zeanuri), Itxaso Onsalo (Areso),eta Nerea Sorondo (Bera).
  • 14:30: Kalejira Trikitixa taldeekin feria osoan zehar, Auntxa eskola eta Udal Musika etaDantza eskolarekin.
  • 16:00 – 18:00: Haur jolasak Zuloaga plazan.
  • 18:30 – 19:30: Muxikoak Alkarkide taldearekin, Bulebarreko kioskoan.
  • 19:45 – 21:00: Erromeria Alkarkide taldearekin, Bulebarreko kioskoan.
HITZAkide HITZAkide