Argazki protesta egin du Groseko Hondarpe Auzo Elkarteak
Groseko Hondarpe Auzo Elkarteak jasandako azken erasoa salatzeko argazki protesta egin dute eguerdian, Groseko Santomasetan. Auzotik auzoarentzat lelopean elkarretaratzea egin dute Txofreko eskaileratan, eta urtarrilaren 16rako manifestazioa iragarri dute.
Elkarteak salatu duenez, txiklea sartu diete sarrailan, baina lokalera sartu ahal izan dira. Denbora gutxian hainbat eraso jasan ditu elkarteak, izan ere, abenduaren hasieran sarraila baliogabetu zieten, eta lehenago, Nafarroa Behera plazako informazio panelak margotu zizkieten.