Euskarazko azpidatziak izango ditu Kresala Zineklubaren urteko azken emanaldiak
Hilaren 30ean izango da Kresala Zineklubaren 2019ko azken saioa. Nora Twomey zuzendariaren The Breadwinner animaziozko filma proiektatuko dute, lehen aldiz euskarazko azpidatziekin. Trueba zinematan izango da proiekzioa 19:30ean.
Hauxe duzue filmaren sinopsia: “Parvana talibanen agindupean dagoen Kabul-en bizi den hamaika urteko neska bat da. Bere aita atxilotzen dutenean, familia baliabiderik gabe geldituko da. Emakumeek debekatuta dutenez dirua irabaztea, Parvana mutil batetan bihurtuko dute lan egin ahal dezan”.