Aldaketak egingo dituzte Dbusen 14 linean, urtarrilaren 7tik aurrera
Urtarrilaren 1etik aurrera Bidebietako geltokia kendu du Lurraldebusek E07, E08, E09 eta E79 lineetan, Donostiako Erdialderako norabidean, eta Bidebietatik Colon 13 geltokirainoko geldialdiak jendea jaisteko baino ez dira izango. Horregatik, Donostiako Udalak Dbusen 14-Bidebieta linearen ibilbidea aldatzea erabaki du, zonaldeko eskariari erantzuna emateko.
Horrela, Bidebietarako norabidean geltoki berri bat jarriko dute, Pasai San Pedro 25, Elosegi 102 eta Juan XXIII 2 geltokien artean egongo dena. Era berean, Erdialderako norabidean Galtzada Nagusitik eta Zurriola pasealekutik joango da, Kursaalean geldituz. Beraz, Colon eta Askatasunaren Hiribidea 6 geltokiak kendu egingo dituzte, eta Kursaalean eta Gipuzkoa plazan geldituko da autobusa. Aipatzekoa da, baita ere, Pasai San Pedro 25 geltokian 13-Altza linea ere geldituko dela; ostiraletako, jaiegun bezperatako, larunbatetako eta jaiegunetako 00:00etatik aurrerako irteeretan. Aldaketa horiek guztiak urtarrilaren 7an abiaraziko dituzte.