Urtea ondo hastera
Talde donostiarrek asteburu honetan berrartuko dute martxa, urte berria modurik hoberenean asteko asmoarekin. Jolasten lehenak Realeko mutilak izango dira, Anoetan Villarrealen aurka neurtuko dituen partidarekin. Neskek, berriz, igandean izango dute euren norgehiagoka, Zubietan, Madrilen aurka. Bi kasuetan, 2019aren amaierak utzitako sentsazio onekin jarraitzea bilatuko dute donostiarrek.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek sailkapeneko azken postuetatik ihes egiteko ahaleginetan jarraituko du datozen hilabeteetan, eta hori lortzeko, urteko lehen erronka Al-Qazeresen aurka izango du.
Izotz hockeyan, azkenik, Txuri Urdin ligako lehen postua berreskuratzen saiatuko da Jakaren aurka, sailkapeneko azken taldea.
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 15. jardunaldia
- Reala – Madril (Igandea, 18:00)
Gizonezkoen lehen maila, 19. jardunaldia
- Reala – Villarreal (Igandea, 14:00)
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 15. jardunaldia
- Ibaeta Basket – Al-Qazeres (Larunbata, 20:15)
IZOTZ HOCKEYA
Gizonezkoen senior maila, 15. jardunaldia
- Jaka – Txuri Urdin (Larunbata, 21:30)