Loiolako frontoiaren atzean horma irudi bat margotu du Emaus fundazioak
Abendua bukaeran, Emaus fundazioak Elkarbidean egitasmo komunitarioa egin zuen Loiolan. Iker Garcia Barrenetxea artista donostiarra da horma irudiaren egilea, eta auzoko frontoiaren atzean margotu zuten elkarlanean UBA zentroko pertsonek eta auzotarrek.
Egitasmoaren helburua da auzoaren izaera inklusiboa azpimarratzea, eta bazterkeria sozialean dauden pertsonen parte hartzea sustatzea. Hainbat egunetan margotu zuten horma irudia, eta abenduaren 19an aurkeztu zuten. Margolanak QR kode bat dauka, eta mugikorren irakurgailuaren bidez horma irudiaren historia ezagutu daiteke argazki galeria baten bidez, eta prozesuaren timelapse bideo batekin.