San Sebastian eguneko bandera igoera eta jaitsiera ikusteko zozketa egingo dute gaur
2019ko bandera jaitsiera. (Argazkia: Inaxio Esnaola) San Sebastian eguneko bandera igoera eta jaitsiera Konstituzio plazako udal eraikineko balkoitik ikusteko zozketa egingo du gaur udalak, 18:00etan. Zozketa Udalbatza aretoan egingo dute, eta hortik 50 izen aterako dituzte. Lehen 25 zenbakiek igoera ikusiko dute eta hurrengoek, berriz jaitsiera. Sarituek urtarrilaren 14tik aurrera jasoko dituzte gonbidapenak, eta bakoitzak 16 urtetik gorako lagun bat gonbidatzeko aukera izango du.

