Viralgen enpresaren instalazio berria eraikitzen hasi dira Miramonen
Viralgen enpresa farmazeutikoak bere eraikin berriaren lanak hasi zituen atzo, han izan ziren enpresako arduradunak, Eneko Goia alkatea, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, besteak beste. Bulegoak ditu Miramonen enpresa farmazeutikoak, baina instalazio berri bat eraikitzeko beharra zuen, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin egingo du, 50 milioi euroko inbertsioarekin.
Terapia genikoan espezializatutako laborategi farmazeutiko bat da Viralgen, eta medikamentuen terapia genikoa jorratuko du bi urte barru amaituta egongo den instalazio berriak. Javier Garcia enpresako zuzendariak azaldu duenez, gene gaixo bat osasuntsu batengatik birus baten bitartez ordezkatzean datza terapia genikoa, eta medikuntza eraberritzera datorren teknika bat da, hainbat gaixotasun arraro tratatzeko aukera emango baitu, hala nola, Duchenne gaixotasuna eta fibrosi kistikoa.