Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak berretsi ditu udalbatzak
Ezohiko udalbatzarra egin dute gaur goizean, Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak berresteko. Ez da ezustekorik izan, eta udalbatzak aho batez onartu ditu. Dena dela, Elkarrekin Donostiaren eta EH Bilduren udal taldeek Urrezko Danborra hautatzeko prozedura aldaketa kritikatu dute, herritarrei aukeraketan parte hartzeko muga ezarri zaielako.
Hilaren 19an, Hiritar Merezimenduaren Dominak banatuko dituzte udalbatzar aretoan. Why Not fundazioak, Naizen Elkarteak, Bikarte Kultura Elkarteak, Jesus Rubio Raymondek eta Itziar Mintegi Martinezek jasoko dituzte. San Sebastian egunean, hilaren 20an, Urrezko Danborra jasoko dute Realeko futbol eta hockey taldeek.