Hondarperen aurkako erasoak salatzeko manifestazioa egin dute Grosen
Groseko Hondarpe auzo elkarteak biltzen dituen eragileek manifestazio bat egin dute auzoan zehar, haien lokalak azken asteetan jasan dituen erasoak salatzeko. Protestarekin bat egin dutenen ustez, eraso horiek komunitate oso baten aurkako erasoak izan dira, eta auzoko mugimendu eraldatzaileei kalte egitea dute helburu.
Manifestazioa Auzotik eta auzoarentzat lelopean abiatu dute auzoan barrena, danbor hotsez eta erraldoiez lagundurik, elkarteko eragileek egiten duten lana aldarrikatzeko. Protesta amaituta, berriz, aisiarako unea ere izan dute, eta auzotarrak Hondarperen lokalaren parean elkartu dira pintxo-potea egiteko.