Kontzertu-akelarrea egingo du Elena Setienek
Dock of the Bay jaialdiaren barruan, Elena Setien musikari donostiarrak kontzertu-akelarrea egingo du Kutxa Kultur Klubean. Benjamin Christensenek 1922an zuzenduriko Häxan filmaren “remix alkimiko” batek lagunduta izango da emanaldia berezia. Koldo Almandoz zinemagilea arduratuko da horretaz. Akelarrea 21:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa da edukiera bete arte.
Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia hilaren 13an abiatu zen, eta etzi bukatuko da. Informazioa hemen topa dezakezue, eta egitaraua, berriz, jaialdiaren webgunean.

