Amara Berriko danborraden estandarteak jarri dituzte Armeria plazan

Amarakaldek, Amara Berri eta inguruetako danborraden koordinadorak, urtero bezala, hemeretzi danborraden estandarteak jarri ditu Armeria plazan. Oihutura bihurtu den keinu horrekin auzoko danborradei aitortza egin nahi zaie, eta plaza horrek San Sebastian egunean duen garrantziaren erakusle da. “Armeria plaza da festaren epizentroa”, adierazi dute.
Era berean, jakinarazi dute urteroko moduan batera egingo dutela bandera igoera Donosti C.D. eta Santiagomendi danborradak gidatuta, baita urtero Amara Berrik, Ikasbidek, Urtokik eta Lagun Berriakek egiten duten topaketa ere; azken hori 19:45ean izango da. Bandera jaitsierako protagonista, aldiz, Amara Berri Ikastetxea izango da.
Aurretik, larunbatean, hilaren 18an, danborrada guzti horien ordezkariek osatutako talde bat Zorroagako erresidentziara joango da 17:30ean, San Sebastian eguneko abestiak hango bizilagunei jotzera.