Lazuneneko baserriaren karobia lekuz aldatu dute

Urumearen ur-goraldiei aurre egiteko lanen bigarren faseak aurrera jarraitzen du. 27 Industrialdearen eta Martuteneko zubi berriaren arteko bidea da Uraren Euskal Agentzia (URA) egonkortzen ari dena. Bide erdian zegoen Lazunenea baserriaren karobia, eta harriz harri desmuntatu ostean, berriz ere muntatu eta jarri dute. Ordea, lekuz aldatu dute.
Motako Gaztelua kultur elkarte donostiarrak konpromisoa hartu zuen hirian zutik geratzen den karobi industrial bakarra babesteko, eta URAk aintzat hartu zuen beraien eskaria.
Karobiaren inguruko erreportajea argitaratu zuen IRUTXULOKO HITZAk.