"Prest gaude!"
Easo Ederraren ordez, hiritarrak arduratuko dira hilaren 20ko haur danborradako diskurtsoa irakurtzeaz. Hain zuzen ere, Aitor ikastolako Malena Cornago eta Bittor Gaztelu.
Haur danborradak, lehen aldiz, ez du Easo Ederraren eta Ohorezko Damen pertsonaiarik izango. Aitor ikastolak hartu du erabakia Donostia Festak sailarekin elkarlanean. Hortaz, San Sebastian eguneko haur danborrada aitzindaria izango da, ez dituelako tradizioz mantendu dituen pertsonaia batzuk izango. Easo Ederraren ordez, hiritarrak arduratuko dira hilaren 20ko haur danborradako diskurtsoa irakurtzeaz. Hain zuzen ere, Aitor ikastolako Malena Cornago eta Bittor Gaztelu hiritarrak izango dira arduradunak. IRUTXULOKO HITZAk beraiekin hitz egin du.
Haur danborradako pertsonaiei dagokienez, Harri Berri Oleta ikastolako Aimar Capa izango da Danbora Nagusia. Aldiz, Aitor ikastolako Aratz Agirrezabala izango da jenerala eta Ainire Egaña laguntzailea. Haiekin batera, danborradako karroza osatuko duten pertsonaiak ondorengoak dira, guztiak Aitor ikastolakoak: Juno Vidal (alkatea), Lide Hosteins (notarioa), Vicky Yarnoz (batelaria), Cesia Colindres (iñudea), Aitor Perez-Cuadrado (artzaia), Nora Zinkunegi (urketaria), June Lizarraga (mandazaina), Aroa Astudillo (dendaria), Matthew Carvaca (arrantzalea), Sapna Agirre (irulea), Lide Arana (palafrezaina), Malen Barinagarrementeria (palafrezaina), Itxaso Gras (palafrezaina), Andoni Lizarraga (palafrezaina), Yun Ximenez (palafrezaina) eta Ekiñe Quintana (palafrezaina).
Hilaren 20an, Aitor ikastolako pertsonaiek bertso batzuk eskainiko dituzte, eta zeinu hizkuntzaren interprete batek hitzartzeak itzuliko ditu. Urteroko legez, haur konpainia guztiak Alderdi Ederren elkartuko dira 12:00etan San Sebastian martxa elkarrekin jotzeko.



