Suzkoa hobe
San Sebastian egunean Union Artesana elkarte gastronomikoa izan da protagonista, aurten 150 urte beteko dituelako. Sute batean erre zen La Fraternal elkartearen oinordeko moduan sortu zuten 1870ean. Elkarte horrek XIX. mende erdialdean danborrada desfile bat egiten zuen Plaza Berriraino, han egiten zen sokamuturra iragartzeko. Iragan hura gogoratzeko asmoz, zezensuzko batek hartu zuen oholtza, bandera jaitsieran. Zezenak dira doinuarekin aritu zen sokarik gabe, libre, dantzan. Garaiak aldatu egiten dira, eta festak ere bai.