Grebarako arrazoiak errepasatzeko solasaldiak egingo dituzte Txantxarrekan
Osteguneko greba orokorraren atarian, Antiguako Txantxarreka gaztetxeak greba egiteko arrazoiak errepasatzeko bi solasaldi jasoko ditu datozen egunetan.
Lehenengoa astelehenean egingo dute, 19:00etan, Bizilagunekin plataformako kideek eskainiko duten hitzaldia abiapuntu modura hartuta. Donostiaren turistifikazioaren eta desazkunde turistikoaren aldeko mugimenduaren gaiak jorratuko dituzte, herritarren bizitzak erdigunean jarriko lituzkeen hiri-eredu baten beharra nabarmentzeko.
Bigarren solasaldia, berriz, asteartean izango da, 18:30ean, eta auzoen borrokari buruz hitz egiten duten testu bat lantzeko baliatuko dute.