Igarotako bidearen kronologia bat

Grebarako arrazoiak errepasatzeko solasaldiak egingo dituzte Txantxarrekan

Txantxarreka gaztetxea

Txantxarreka greba orokorrerako hitzaldiakOsteguneko greba orokorraren atarian, Antiguako Txantxarreka gaztetxeak greba egiteko arrazoiak errepasatzeko bi solasaldi jasoko ditu datozen egunetan.

Lehenengoa astelehenean egingo dute, 19:00etan, Bizilagunekin plataformako kideek eskainiko duten hitzaldia abiapuntu modura hartuta. Donostiaren turistifikazioaren eta desazkunde turistikoaren aldeko mugimenduaren gaiak jorratuko dituzte, herritarren bizitzak erdigunean jarriko lituzkeen hiri-eredu baten beharra nabarmentzeko.

Bigarren solasaldia, berriz, asteartean izango da, 18:30ean, eta auzoen borrokari buruz hitz egiten duten testu bat lantzeko baliatuko dute.

HITZAkide HITZAkide