Feministak ere kalera atera dira greba egunean
Mugimendu feministak bat egin du greba orokorrarekin, eta auzoetako piketeetan presente egoteaz gain, bloke propioa osatu dute goizeko manifestazio nagusian. 12:20ean jarri dute hitzordua, Koldo Mitxelena aurrean, eta jende andana bildu da, bandera eta besoko moreak jantzita. Gaurkoa, zazpi urtean Euskal Herrian egindako lehen greba orokorra izanagatik, azken bi urteetan grebara deitu du mugimendu feministak, eta mobilizazio horietan landutakoa eta aldarrikatutakoa gaurko protestetan ere txertatu dute. “Greba orokorra, greba feminista da”, adierazi dute feministek.
Bizitzak erdigunera. Feministok martxan denok aske izan arte! leloa erakutsi dute bloke feministaren pankartan, eta jarraian, etxeko langileek bete dituzte lehen lerroak. Joan den martxoaren 8ko greba feministan bezala, greba egin ezin izan duten etxeko langileak irudikatu dituzte kartoizko silueta batzuen bitartez. “Ez gaude denok, etxeko langile egoiliarrak falta dira!”, aldarri egin dute manifestazioan zehar.
Azken greban feministan egin bezala, greba egin ezin izan duten etxeko langileak irudikatu dituzte kartoizko siluetekin. "¡No estamos todas, faltan las internas!" ari dira aldarrikatzen#U30GrebaOrokorra @irutxulo pic.twitter.com/8Z5VSZrfrb
— Irati Salsamendi (@IratiSalsamendi) January 30, 2020