Mobilizazioz beteriko greba egunaren amaieran, milaka pertsona Bulebarrean elkartu dira herritarren bizitzak erdigunean jarriko dituen sistema bat aldarrikatzeko.
Eguerdiko manifestazioa jendetsua izan da. Saguesko, Amara Berriko eta Antiguako zutabeek 12:45ean bat egin dute Artzain Onaren katedralaren inguruan, eta milaka pertsona abiatu dira greba orokorraren manifestazioan.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak deituriko greba orokorrarekin bat eginez, sindikatuek eta herritarrek pikete informatiboak egin dituzte goizean goizetik hiriko hainbat gunetan.
Pentsioen, enpleguaren eta eskubide sozialen aldeko greba orokorra deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Goizetik hasi dira mobilizazioak auzoetan.