Bretxako bi kate handiren aurkako ekintza egin du gazteen blokeak
Gipuzkoa osoko milaka pertsonek Donostiako erdigunean zehar egin duten manifestazioaren ostean, gazteen blokea osatu dutenetako batzuk ekintza bat egin dute Bretxa merkataritza guneko bi kateren aurka. Musikaz lagundurik, hamarnaka gazte McDonald’s jatetxera eta Forum Sport dendara joan dira eta, pintadak egitearekin batera, “esplotatzaileak” zioten pegatinez bete dituzte bien sarrerak.
Gazte blokearen ekintza Forum eta McDondald'sen aurka @irutxulo #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/Zkp7p5oTR0
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) January 30, 2020