Donostiako kaleak hartu dituzte milaka grebalarik
Eguerdiko manifestazioa jendetsua izan da. Saguesko, Amara Berriko eta Antiguako zutabeek 12:45ean bat egin dute Artzain Onaren katedralaren inguruan, eta milaka pertsona abiatu dira greba orokorraren manifestazioan.
Lan eta bizitza duina denontzat lelopean egin dute manifestazioa, eta hainbat silueta eraman dituzte aurrealdean joan diren grebalariek, horien bitartez lan arloan ahaztuak edo desagertuak gelditzen diren pertsonak irudikatuz: paperik gabekoak, bekadunak, etxeko langileak, gutxieneko zerbitzuak ezarri dizkietenak, eta, oro har, greba egiterik ez dutenak. Horrela, egoera oso prekarioan dauden langileak, kasu askotan, ikusezinak direla salatu nahi izan dute manifestariek.
Alderdi Ederren elkarretaratzea egin ondoren, Artzain Onaren katedralaren ingurura abiatu dira pentsiodunak, eta oso harrera ona izan dute han, txalo zaparrada batekin eman baitiete ongietorria gainontzeko zutabeetako grebalariek. Pentsiodunak izan dira oihu eta aldarri gehien egin dituztenak, 1080 euroko pentsio minimoak eskatu dituzte, besteak beste, eta euren aldarriekin bat egin dute beste manifestari guztiek ere. Era berean, metroaren aurkako protesta ere egin dute San Martin kalearen inguruan, manifestazioa abiatu behar zenean.
Artzain Onaren ingurua jendez beteta dago, eta laster hasiko da eguerdiko manifestazioa. Pentsiodunek hartu dute hitza, eta gainerakoek bat egin dute euren aldarrikapen oihuekin @irutxulo #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/Fr0ebfVnHH
— Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) January 30, 2020
Jendetza Donostiako manifestazioan, lan baldintza, petsio eta bizitza duinak aldarrikatzeko
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) January 30, 2020
Manifaren burua aspaldi abiatu da, baina milaka pertsonak Artzain Onaren katedralean jarraitzen dute oraindik @irutxulo #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/ue9I6jkDqL
Bulebarrera iritsi da manifestazio jendetsua @irutxulo #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/hJAGDmeG5W
— Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) January 30, 2020