Kaldereroak berpiztuko dituzte Herreran
Larunbatean, hilaren 1ean, kalera aterako dira Herrerako kaldereroak, eta parte hartzeko deia zabaldu diete auzoko bizilagunei. Izan ere, desagertzeko zorian daudela azaldu dute Herrerakoek, horregatik, Gu bagoaz, eta zu? lelopean ari dira kanpaina egiten. Aipatzekoa da, gainera, euskaraz egiten diren kalderero bakarretakoak direla Herrerakoak. 18:00etatik aurrera alaituko dituzte auzoko kaleak, eta Herrera Kirol Elkartean afalduko dute ondoren, 21:30ean (Nido tabernan eman daiteke izena, 18 eurotan).