Hiriaren 2030eko Plan Estrategikoaren helburuak landu dituzte
Plan Estrategikorako Lan Batzordeak bilera egin zuen atzo arratsaldean, 2030eko Donostiaren helburuak aztertzeko. Besteak beste, Eneko Goia alkateak eta hiriko hainbat entitate, talde eta erakundetako ordezkariek parte hartu zuten. Batzordeak orain arte egindako lanaren dokumentua aurkeztu zuen, eta aurten onartuko den 203oeko Plan Estrategikoaren helburuak landu zituzten.
Hainbat lantaldetan banatuta, topaketan parte hartu zuten pertsonek helburu estrategikoak landu zituzten jarduera eremu zehatzen ikuspegitik: pertsonak, lurraldea eta ingurumena, ekonomia eta bizi-kalitatea eta gobernantza, azken bi horiek zeharkako helburu gisa. Bukaeran, Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendari Kepa Kortak estrategia sendotzeko eman beharreko hurrengo urratsak aurkeztu zituen.
Hemendik aurrera, topaketa horren emaitza garatuko da, eremuka antolatutako lan-taldeen bidez. Lan-talde horiek zehaztuko dituzte 2030erako ezarri den agertokia lortzeko gauzatu beharreko ekintza-lerroak, proiektuak eta jarduerak. Azken finean, hurrengo urratsa, finkatutako helburuak lortzeko formula zehaztea eta Donostiako 2030eko Plan Estrategikoa behin betiko ixtea izango da.
Hurrengo topaketa martxoaren 5ean izango da, Donostiako Udaleko udal batzar aretoan, Kontseilu Sozialaren topaketarekin. Besteak beste, Plan Estrategikorako Lan Batzordeak berretsitako agertokia eta bileratik ateratako ondorioak aurkeztuko dira.