Erdi Arora egingo dute salto Amara Berriko inauterietan
Urteroko ohiturari jarraituta, inauteriak antolatu ditu Amara Berri auzo elkarteak datorren astebururako. Otsailaren 21ean eta 22an ospatuko dute jaia, eta Erdi Aroa da aurten aukeratu duten gaia.
Ostiralean, otsailaren 21ean, haurrentzako mozorro lehiaketa egingo dute Arcco merkataritza guneko lehen solairuan, 18:01ean. 0 eta 15 urte bitarteko gazteek parte hartu ahalko dute, eta izen-ematea han bertan izango da, lehiaketa hasi baino 30 minutu lehenago. Auzo elkarteak jakinarazi du, irabazleak erabakitzerako orduan, “originaltasuna eta eszenaratzea” hartuko dituztela kontuan.
Mozorro lehiaketaren ondoren, festak kalean jarraituko du: inauterietako pintxo-potea egingo dute, 19:00etan.
Larunbatean, hilaren 22an, haurrentzako jolasak egingo dituzte eta puzgarriak egongo dira; jaia 11:00etatik 13:00etara izango da.