Kontadoresek eskuhartze "artistiko-feminista" bat egingo du Egiako pasabidean
Kontadores Gazte Zentroak egitasmo berezi bat garatuko du martxoaren 8an, emakumearen egunarekin bat egin eta aldarri feministak kaleko hormetan txertatzeko. Hain zuzen, zentroan otsaila eta martxo bitartean egin duten Stencil laborategiko parte hartzaileek eskuhartze “artistiko-feminista” bat egingo dute egun horretan, Egiako tuneleko hormetan hainbat irudi margotuz.
Stencil-a kaleko artearen barnean kokatzen den teknika bat da, eta aurretik moztutako txantiloiak erabiliz, espraiekin irudi bat margotzean datza. Teknika hori tuneleko hormetan margoketa feministak egiteko erabiliko dute igandean.
Era berean, Kontadoresek iragarri du hurrengo astetik aurrera bere laborategi berrien eskeintza jakinaraziko duela, eta hor ere egitasmo feminista proposatuko dituztela aurreratu du.