Errefuxiatuen aurkako "genozidioa" gelditzeko aldarrikatu dute manifestazio batean
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak mobilizazioak deitu ditu astebururako, Europa erruduna lelopean. Euskal Herriko hainbat hiritan egingo dituzte protestak, eta Donostian larunbatean izango da, martxoaren 14an, 18:00etan, Bulebarrean.
“Ikusten ari garen errealitateak, bai Greziaren, Balkanen, Turkiaren eta Ceuta eta Melillaren mugetan, bai Libian babes bila dabiltzan pertsonek bizi duten errealitateak, baita Greziako errefuxiatuen esparruetan ikusten ari garenak ere, premiaz eskatzen digu erantzun sendo bat ematea”, adierazi dute plataformakoek.