Dbusek autobus zerbitzua erabiltzeko jarraibide bat aurkeztu du kutsatzeak saihesteko
Koronabirusaren izurria dela eta, Dbusek autobusetara sartzeko eta bere zerbitzuak erabiltzeko jarraibide bat aurkeztu du, hainbat neurrirekin. Batetik, autobusera sartzeko, herritarrek ibilgailuaren erdiko atea erabili beharko dute, eta jaisteko, berriz, atzekoa. Mikrobusen kasuan, aldiz, sarrera eta jaitsiera ate beretik egin beharko dira.
Bestetik, zerbitzuaren erabiltzaileek haien arteko distantzia mantendu beharko dute, osasun zerbitzuek eginiko gomendioari jarraituz, bai ibilgailu barruan bai autobus geltokietan. Hori dela eta, gidariarekiko gutxieneko distantzia bermatzeko, autobusen aurreko eserlekuak ezin izango dira erabili, eta zinta batekin inguratuak egongo dira.
Azkenik, bidaiak ordaintzeko, herritarrek autobusaren erdian kokatuta dauden baliozkotzeko makinak erabili beharko dituzte, eta honek soilik Mugi txartelak onartuko ditu. Bidaia ezin izango da, hortaz, eskudirutan, banku txartelekin edo Bat eta Barik txartelekin ordaindu.