Fanzine feminista bat osatuko dute konfinamenduak iraun bitartean
Donostiako Asanblada Feministak egitasmo parte hartzaile bat jarri du martxan, berrogeialdian zehar herritarren artean fanzine feminista bat osatzeko. Konfinamenduak iraun bitartean, jendearen gogoetak bilduko dituzte, izan olerkiekin, marrazkiekin, gutunekin, komikiekin edo argazkiekin, eta berrogeialdia amaitzerakoan, jasotakoaren emaitza argitaratuko egingo dute.
Proposamena krisi egoerari probetxua ateratzeko baliatu nahi dute: “Ziur, krisi txiki eta handien erdian, barre egiteko, dantzatzeko edo gauzak sortzeko uneak ere baditugula”. Jasoko duten guztia elkartu ahal izateko, ordea, muga jarri diote sorkuntza lanen tamainari; idatziek 500 hitz izan beharko dituzte gehienez, eta irudiek, berriz 300 ppp-ko gutxieneko bereizmena.
Proposamenak posta elektronikoz jasoko dituzte, konfinamenduko azken egun ofizialera arte, donostikoordifeminista@gmail.com helbidean.