Igarotako bidearen kronologia bat

Bengoetxea kaleko Sorospen Etxea itxiko dute egunez

Bengoetxea kalean dago Sorospen Etxea (Argazkia: Xabier Etxabe). Bengoetxea kalean dago Sorospen Etxea (Argazkia: Xabier Etxabe).

Gaurtik aurrera, Bengoetxea kaleko Sorospen Etxea itxiko dutela jakinarazi du Donostiako Udala. Itxiera 9:00etatik 17:00etara izango da, hain zuzen, hori baita udalak kudeatzen duen denbora tartea. Gaueko zerbitzua bere horretan mantenduko du Osakidetzak.

Osasun Publikoko zinegotziak, Enrique Ramosek, jakinarazi duenez, ixteko erabakia Osakidetzarekin batera hartu dute, izan ere, COVID-19aren pandemiaren ondorioz erakundea bere zerbitzuak berrantolatzen ari da. Udalak Poliklinikarekin egindako hitzarmen baten bitartez kudeatzen du eguneko zerbitzua, eta zinegotziak azaldu duenez azken egunetan emandako zerbitzuen kopurua %70 jaitsi da: “Bisitariek eta turistek asko erabiltzen duten zerbitzua da, eta euren bizilekuetara itzuli direnez, eskaria jaitsi egin da. Bizitzen ari garen krisian ez du merezi zerbitzua zabalik izateak”.

Koronabirusa dela eta Espainiako Gobernuak hartutako neurriak irauten duten bitartean, eta “medikuntza baliabideak beharrezkoak diren bitartean”, Sorospen Etxearen itxialdia mantenduko dutela jakinarazi du Ramosek.

HITZAkide HITZAkide