Presoenganako elkartasun saio berezi bat emitituko dute Sarek eta Etxeratek ostiralean
Koronabirusaren pandemiaren aurrean hartutako neurriek gogor kolpatu dituzte ere espetxeak eta presoak. Euskal presoen senideek espetxeetara bisitan joateko aukerarik ez dutenez, ostiralean, hilaren 27an, euskal presoei elkartasuna adierazteko saio berezi bat emitituko dute Sarek eta Etxeratek. “Pairatzen dugun emergentzia egoera honetan, eta horren ondorioz, gure senideekiko bisita eta komunikazioen etendura mantentzen den heinean, elkartasunari eta aldarriei lekua egin nahi diegu datorren martxoaren azken ostiralean”, adierazi du Etxeratek.
?Martxoak 27: Etxetik Etxera
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) March 24, 2020
⏰19:00 Saio berezia @sare_herritarra
ren facebookean
⏰19:30 Atera zure argazki aldarrikatzailea eta zabaldu sare sozialetan #EtxeanNahiDitugu #NiEtxeanGeratukoNaiz pic.twitter.com/P6indf5RJH
19:00etan hasiko da saioa Etxetik Etxera saioa, eta ordu erdi iraungo du. Sareren Facebookeko profilean ikusi ahalko da, baita Hamaika Telebistan ere. Emanaldian senideen testigantzak, kultur munduko hainbat artistaren parte hartzea eta herritarren elkartasun adierazpenak jasoko dituzte. Etxerat Elkartearen sare sozialetan ere emanaldiaren berri emango dutela jakinarazi dute.
Gainera, elkartasuna eta presoenganako beroa zabaltzeko, 19:30ean beste jarduera bat proposatu dute: “Atera zure aldarrikapenaren argazkia edo bideoa eta igo sare sozialetara, #EtxeanNahiDitugu eta #NiEtxeanGeratukoNaiz traolak erabiliz”, azaldu dute Etxeratekoek.