TAO zerbitzua bertan behera uztea erabaki du udalak azkenean
Alarma egoeraren lehen egunetan TAO zerbitzua funtzionamenduan mantentzea erabaki zuen arren, aparkalekua arautzeko sistema bertan uztea erabaki du udalak azkenean. Gauzka horrela, ostiraletik aurrera hiriko aparkaleku publikoetan ibilgailua uztea doakoa izango da alarma egoerak iraun bitartean.
Udalak honelak azaldu du bere erabakia: “Bilgailuen trafikoaren jaitsiera bermatu eta egiaztatu ondoren, udalak uste du zerbitzua bertan behera utz daitekeela, ez baititu arriskuan ikusten alerta-egoeraren hasieran ezarritako lehentasunak”. Hain zuzen, egunotan jasotako datuek erakusten dute hirian zirkulatzen ari den ibilgailu kopurua “onargarria” izaten ari dela, eta baita hauek ez dutela oinarrizko zerbitzuen lana inolaz oztopatzen ere.
Bestalde, udalak jakinarazi du bertakoentzako eremuak soilik bertakoentzako izaten jarraituko dutela, eta mugikortasun agenteek aparkalekuen kontrola egingo dutela azpimarratu du.