Donostiako Orfeoi Gazteak 'Euritan dantzan' eskaini du Youtuben
COVID-19aren ondorioz Donostiako Orfeoi Gazteak eskaini behar zituen aurrez aurreko emanaldiak bertan bera utzi behar izan ditu. Dena den, egoera berrira egokitu dira eta Youtube erabili dute, bakoitzak bere etxetik abestuz, beren ahotsak batu, grabatu, eta musika eskaintzen jarraitzeko.
Horretarako, Gatibu taldearen ‘Euritan dantzan’ aukeratu dute, Enrike Txurrukaren moldaketekin. Abestiaren letrak, hain zuzen ere, euritan dantza egitera eta bizitzaz gozatzera bultzatu nahi gaitu.
Bideoa hemen ikus daiteke: