DYA elkarteak donostiarren konfinamendua arindu du, sirenen bitartez
DYA elkartearen sirena hotsak ozen entzun ziren atzo, hilaren 29an, Donostiako kaleetatik, baina ez larrialdiren bat egon zelako, donostiarren konfinamendua arintzeko eta ospitaleko langileei eskerrak emateko baizik. Izan ere, DYA elkarteko hamarnaka anbulantzia eta ibilgailu hiri guztitik ibili ziren euren sirenen argiak eta soinua piztuta, “jada bi konfinamendu aste pasa ditugu, baina Gipuzkoak indarrarekin jarraitzen du oraindik. Animo, zuekin gaude eta!” mezua zabalduz.
Anbulantziak pasa ahala, herritarrak euren balkoi eta leihoetara atera ziren txalotzera, elkartearen jarduna eskertzeko. Horrela, 20:00etan Donostia Ospitalera heldu ziren, hango langile eta pazienteak txalotzeko. Udaltzaingoak eta Mugikortasun agenteek ere bat egin zuten DYA elkartearen egitasmoarekin.
Jada 2 konfinamendu aste pasa ditugu, baina #Gipuzkoa-k indarrarekin jarraitzen du oraindik. Animo, zuekin gaude eta! ??#AnimoGipuzkoa #COVID19 #DetenteYteAyudamos #EsteVirusLoParamosUnidos pic.twitter.com/gelZhPiUWS
— DYA Gipuzkoa (@DYAGipuzkoa) March 29, 2020