Kimuak programaren deialdia atzeratu dute

Koronabirusaren pandemia globalak eragindako egoeraren aurrean, Kimuak programa erabaki dute Eusko Jaurlaritzako Kultur Saialak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Filmategia Fundazioak. Euskal Herriko film laburren banaketa eta sustapena du helburu programak, eta, hain zuzen, 2020ko filmen aukeraketa prozesua atzeratu dute.
Antolakuntzak jakinarazi duenez, lanean jarraitzen dute atzerapen hori “ahalik eta txikiena” izan dadin, eta aurten ekoitzitako ikus-entzunezkoei kalterik ez egiteko. Harremanetan jarraitzen dute Euskal Herriko ikus-entzunezkoen industriako hainbat eragilerekin, eta informazio gehiago emango dute laster.