Atzean Zuloa: 'Bozgorailu ibiltaria'
Atzean Zuloa kanalak astero pertsonaiak aurkezten jarraitzen du, eta, joan den astean egin zuten moduan, konfinamendu egoerarekin lotutako pertsonaia bat ekarri du aste honetan: Bozgorailu ibiltaria. Konfinamenduari alde onak baino ez dizkio ikusten pertsonaia honek, eta iraultza bere etxe barruan egin dezakeela uste du.
Denboraldi berria otsaila hasieran abiatu zuen 2018an sortutako kanalak, eta ordutik hona beste zortzi pertsonaia aurkeztu ditu ostiralero: Begirale Eternoa, Nostalgikoa, Bertsofilikoa, Kokologista, Gidabaimenik gabea, Egunean Behin frikia, Lo txarrekoa eta Azal lodikoa.