2.347 ibilgailu eta 536 oinezko gelditu ditu Donostiako Udaltzaingoak joan den astean
Joan den astean indarrean ipinitako neurriak direla eta, hiritarren mugikortasuna kontrolatzeko neurriak areagotu ziren. Hori dela eta, Martin Ibabe Hiri-Segurtasun eta Herri-Babeseko zinegotziak gaur goizean emandako datuen arabera, Donostiako Udaltzaingoak ibilgailuen 72 eta oinezkoen 44 kontrol egin ditu hirian martxoaren 30etik apirilaren 5era. Guztira 2.347 ibilgailu eta 536 oinezko gelditu ditu kontroletan. Horietatik zortzi oinezkok eta gidari batek jaso dute isun-proposamena dekretuz ezarritako neurriak ez betetzeagatik. Aipatutakoez gain, 21 obra ikuskatu ditu Udaltzaingoak, hiriko zenbait etxebizitza eta lokaletan egiten ari zirenak, eta soilik bik jaso dute isuna.
Zinegotziak adierazi duenez, “datu horiek argi adierazten dute Donostiarren kolaborazioa dagoela” eta “ezarritako neurriak betetzen ari direla”. Udaltzainen lana ere azpimarratu du eta aste honetako helburua berdin jarraitzea dela esan du.