372 pertsona kutsatu dira koronabirusarekin Donostian
Hamaika pertsona berrik positibo eman dute azken datuen arabera. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 362 ziren, eta duela hiru, berriz, 341.
Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzaren datuetan oinarrituta, koronabirusaren bilakaerari buruzko azken datuak argitaratu ditu. 372 dira orain arte birusaren frogan positiboa eman duten pertsonak. Hala ere, gogorarazi beharra dago zifra hauek atzoko 20:00ak arte erregistratutako kasuenak direla, beraz, kopuru hori dagoeneko hazi egin dela aurreikusi daiteke. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako 362 bizilagun donostiar zeuden, duela hiru 341 , eta duela lau, berriz, 324.
Bestalde, Donostiako ospitalean 46 pertsona ospitaleratu dira ZIUn, 119 solairuetan, eta 22 pertsonak alta jaso dute.
Datu hauek adierazten dute Donostia EAEko kutsatu gehien dituen laugarren udalerria dela. Aurretik jarraitzen dute Gasteizek (2250), Bilbok (1421), eta Barakaldok (399).
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Ondarreta: 84
- Amara Berri: 62
- Gros: 53
- Amara-Erdialdea: 33 (ez da igo)
- Altza-Roteta: 37
- Parte Zaharra: 23
- Egia: 23
- Loiola: 16 (ez da igo)
- Intxaurrondo: 16
- Bidebieta: 11