Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du, alarma egoera ez betetzeagatik
Udalak apirilaren 5ko 05:00etatik apirilaren 6ko ordu berera bitarteko epean alarma egoeraren harira egindako jardueren laburpena jakitera eman du. Udaltzaingoak guztira 46 jarduera indibidual burutu ditu, eta horien artean gizonezko bat atxilotu dute. Udalaren arabera, exhibizionismoa egiteagatik atxilotu dute gizonezkoa, Amarako Soldadu plazan.
24 orduko epe honetan, 24 pertsona identifikatu dituzte, eta hemezortzik isuna jaso dute, Hiri Segurtasun Babesaren 4/2015 LOaren 36.6. artikuluan jasotzen den Agintaritzari desobedientzia edo erresistenziari lotuta. Ez da zirkulatzeko baimenik gabeko ibilgailurik gelditu.