398 pertsona kutsatuta daude Donostian koronabirusagatik
Hamazazpi positibo berri zenbatu dira astelehenetik asteartera. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 381 ziren, eta duela hiru, berriz, 372.
Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzaren datuetan oinarrituta, koronabirusaren bilakaerari buruzko azken datuak argitaratu ditu. 398 dira orain arte birusaren frogan positiboa eman duten pertsonak. Hortaz, hamazazpi kasu berri zenbatu dira astelehenetik asteartera. Hala ere, gogorarazi beharra dago zifra hauek atzoko 20:00ak arte erregistratutako kasuenak direla, beraz, kopuru hori dagoeneko hazi egin dela aurreikusi daiteke. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako 381 bizilagun donostiar zeuden, duela hiru 372, eta duela lau, berriz, 362.
Bestalde, Donostiako ospitalean 45 pertsona ospitaleratu dira ZIUn, 108 solairuetan, eta 34 pertsonak alta jaso dute.
Datu hauek adierazten dute Donostia EAEko kutsatu gehien dituen laugarren udalerria dela. Aurretik jarraitzen dute Gasteizek (2326), Bilbok (1520), eta Barakaldok (426).
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Ondarreta: 88
- Amara Berri: 67
- Gros: 57
- Altza-Roteta: 44
- Amara-Erdialdea: 33 (ez da igo)
- Parte Zaharra: 26
- Egia: 25
- Intxaurrondo: 17 (ez da igo)
- Loiola: 16 (ez da igo)
- Bidebieta: 11 (ez da igo)